¿Sabias que… a tiempo estáis?

Lizarrako festen zati handi bat herriko elkarte, peña, kolektibo eta kuadrillek antolatzen dute. Identitate sendoa du Lizarrak, giza-ehundura trinkoa, eta festekin gozatzeko irrika bizia. Hori dena koordinatzeaz, baliabide ugari jartzeaz (kaleko langileak harat eta honat dabiltza etengabe, diru laguntzak) eta erraztaile lanak hartzen du Udalak, ezinbesteko eragile. Gainera, programazio propioa du, ederki diruztatzen ditu behiak eta zezenei loturiko ekitaldi ugariak, su artifizialak kontratatzen ditu… eta haurrentzako hainbat ikuskizun antolatzen ditu konpainiak kontratatuz.
Hala, Lizarrako festetan zehar, ostiraletik ostegunera, dakigula honakoak:
  • Larunbatetik asteartera, GORGORITOREN ABENTUREN lau saio, egunero 13:00etan. Klasiko bat Los Llanosen, titere-antzerkia.
  • Ostiralean, 19:30ean haurrendako jaialdia: POTXIN ETA PATXIN pailazoak. Los Llanosen.
  • Igandean, 18:30ean haurrendako animazioa KIKI, KOKO ETA MOKO pailazoekin: CHONDATACHÓN QUE DIVERSIÓN ikuskizuna.
  • Astelehenean, 18:30ean haurrendako animazioa: BIRLI & BIRLOQUE. Los Llanosen.
  • Asteartean, 16:00etatik aurrera, haurrendako JOLAS PARKE HANDIA. Los Llanosen.
  • Ostegunean, 18:30ean San Martin plazan, MADIBER animazioa (San Andres Peñarekin elkarlanean).

Badirudi bat bera ere ez dela euskaraz izanen.

Udalaren Euskararen Ordenantzaren 36 artikuluak honela dio, sustapenari dagokion kapituluan: Estella-Lizarrako Udalak euskararen erabilera areagotzeko euskara hutsezko gizarte-esparruen sortzea sustatuko du / El Ayuntamiento de Estella-Lizarra potenciará la creación de espacios sociales donde el uso del euskera prevalezca. Argiki, Udalak hori sustatu ez, baizik eta kaltetu baino ez du egin.

Gutxienez kontratutako hiru konpainia euskaraz ere lan egiten dute. Telefono dei bat baino ez da, UPN eta PSN garaiz daude. Cultura K-z ere badelako!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena