Lizarrako Udalak Kultura Teknikariaren lanpostua behin behinean ordezkatzeko deialdia atera du, euskara meritu eskas bat baino ez ingelesa eta frantsearekin zigortuta, eta Bagara taldeak hori salatzeko bideoa egin du orain gutxi (azpian). Gainera, Udalak festetako egitaraua argitaratu du eta haurrentzako 8 ikuskizun kontratatu ditu, ustez bat ere ez da euskaraz, Sabias que, a tiempo estáis bideoarekin salatu du Bagarak.
Cultura “K”-z ere badelako, festak guztionak direlako eta euskaraz ere nahi ditugulako, Bagarak eta Gareanek pegatina batzuk (doan) eta zapi beltz batzuk (3 euro, tirada mugatua) prestatu dituzte festetarako. Eskuragarri izanen dira asteartetik aurrera Ametsa tabernan (egunero), Ino liburu-dendan eta Dragon Comics-en (ostiral eguerdira arte).
“Euskarafobia ari du Lizarran” bideoan salatzen da Kultur teknikaria lanpostua behin behinean betetzeko deialdia argitaratu dela eta euskarak % 6 baino ez du balio du. Eta, gainera, euskarak, ingelesak eta frantsesak. Hau da, hiruretan edozein jakinda 6 puntuak jasoko dituzu, baina bi jakinda puntuazio berbera, beraz, euskara zigortzen da).
Sabias que, a tiempo estáis bideoan, aurrekoari jarraikiz, salatzen da Lizarrako Udalak festetarako antolatutako ekitaldietatik bat bera ere ez dela euskaraz, bereziki haurrentzako diren horiek.