Dakizuenez datorren asteazkenean Pirritx, Porrotx eta Marimotots izanen ditugu Lizarrako kiroldegian; 17:00etan hasita Bizipoza emanaldia eskainiko digute. Azken urte hauetan ohitura bilakatu zaigun pailazoen ikuskizunera urtero ehunka haur eta guraso elkartzen dira.
Oraingo honetan eskualdeko Mintzakideren baitan ikuskizunerako bi sarrera zozketatu ditugu. Remontival ikastetxean mintzakide dabiltzan guraso biren seme-alabek atera dute aurtengo saritua: Garesko eskolan dabilen Iosune! Zorionak!
Zozketa momentua:







