D eredua, elkarrizketa ederrak, 5minutuko bideoan. Esperientzia + Bikaintasuna = Emaitzak

http://vimeo.com/modelod/testimonios

(D ereduaren balioen inguruko bideo ederra; bideo gehiena gaztelaniaz)

Haurren aurrematrikulazio kanpainan bete-betean gaudela, bideo ederra argitaratu berri dute Nafarroako Tokiko Administrazioek. Bost minutu eskasetan hainbat lagun elkarrizketatzen dituzte eta haien lan esperientziak konpartitzen dituzte gurekin. Aoiz, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Baztan, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Esteribar, Etxauri, Gares, Uharte, Zendea Oltza eta Orkoiengo Udalek egin dute bideoa eta, honen albistea dugu Diario de Noticiasen.

Elkarrizketatzen aurrena Ione Blanzako da, Tuterako ikastolan ikasia, Magisteritza eta Psikologia karrerak egin zituen eta egun Lehen Hezkuntzan irakasle da. Ondotik Oier Lakuntza, D ereduan ikasia, Kimika Kuantikoan irakasle eta ikerlaria Katalunian. Hirugarrena elkarrizketatua Koldo Moreno dugu, euskaraz eskolan ikasi zuen lehen belaunalditakoa, notarioa dugu Atarrabian eta azkenik, Lain Satrustegi, D ereduan ikasi zuen eta egun arkitektoa eta unibertsitateko irakasle dugu Taiwanen. Reyes Ilintxeta kazetaria, honen bi alabek D ereduan ikasten dute.

Elkarrizketaren gakoak: D ereduaren bikaintasuna, kalitatea; etekin akademikoa: hezkuntza eleanitza; profesionaltasuna, seriotasuna. D eredua: esperientzia eta bikaintasuna = emaitzak.

bideoaren atal bat

Aurreko artikuluaPailazoentzako bi sarreraren zozketa egin da Mintzakiden
Hurrengo artikuluaSanta Ageda 2014 Lizarran: bideoa eta argazkiak