Pailazoen emanaldirako bi sarrera zozketatu ditu Lizarrako asteleheneko Mintzakide taldeak

Zozketa

Lizarrako Garean Euskara Elkarteak asteazken honetako Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en emanaldirako bi sarrera oparitu dizkigu Mintzakideoi. Honekin batera, Gareanek Mintzakideoi eskerrak eman nahi dizkizue “zuen denborako zati bat euskarari eskaintzeagatik; milesker euskarazko jardueretan parte hartzeagatik; milesker euskaraz bizitzea posible egiten laguntzeagatik”.

Zozketa Lizarrako astelehen eguerdiko mintza-taldeak gauzatu du, argazkian dituzuen Maritxu, Juanito, Amaia eta Karmeleri egokitu zaie hain zuzen ere. Eta, denok itxaroten ari ginen momentua, zozketako irabazleak … trrrrrrrrrr … danbor hotsa … trrrrrrrr … Luis Alejandro Castellanos eta Amaia Aisa Mintzakideak izan dira! Zorionak bioi, sarrera bana irabazi duzue asteazken honetan 18:00etan izanen den Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako. Eta, besteontzako, zorte hobea hurrengorako!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena