2013ko Agate Deuna Garesen, Lizarran eta Ziraukin

http://youtu.be/cHUF3b_8OK0

Gaur gauean Agate Deunaren bezperak ospatu dira gure eskualdeko hainbat herritan, haien artean Lizarran, Garesen eta Ziraukin. Azken honetan 19:30etik aurrera ehun lagun inguru bildu dira oso giro onean eta hauetatik 30 bat jaia jarraitu egin dute afariarekin batera. Garesen 19:30ean abiaturik jende asko bildu da ere, jaki, edari eta kantuz blai eginda.

Lizarran aldiz 200 bat lagunetik gora elkartu dira, giro onean ere, eta aurten berritasun batekin. Euskaltegiak antolatzen duten kalejirara, aurten aurreneko aldiz, bertso eskolako hainbat ikasle eta irakaslea batu zaizkie. Albiste hau ilustratzen duen bideoan kasu, bertsolari-gaiek azken kopla saioa eskaini diote Katxetas jatetxeko Patxiri. Gaua 20:00etan hasi da euskaltegi pareko txokolatadarekin, roskilla andanak lagunduta, eta ezin hobeki amaitu Gure Hizkuntzan elkarteak berak eskainitako jaki goxo eta ardo prestuarekin. Argazki galeria eta bertso gehiago entzuteko, jarraitu irakurtzen.

Lizarrako txikienak kantari eta gauean helduxeagoak
haurtxoak agaten LizarranLizarran Agate gauez

Garesen eta Ziraukin 2013ko Agateko Deuna bezperako irudiak (Garesko argazki galeria Garesko Auzalan webgunean)
Ziraukin Agate gaueanGaresen Agate gauean

Lizarrako bertso eskolakoak Trovador diskoteka parea
http://youtu.be/_LENAqDUmq4

Lizarrako bertso eskolakoak Katxetasen ondoan Patxi jabea gaitzat hartuta
http://youtu.be/cHUF3b_8OK0

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena