Otsailaren 3an: “Zorionak Marimotots”

Urte berezia bada ere, aurten Lizarrara itzuliko dira pailazoak. Emanaldi ttikiagoa izanen da, baina bi saio izanen dira, bata 16:00etan eta bestea 18:00etan Los Llanos Kulturagunean, edukiera mugatuta. Sarrerak:

  • Prezioa: 6 euro.
  • Urtarrilaren 30etik aurrera eskuragarri, larunbata. Sarrerak larunbatean eskuragarri jartzearen motiboa da azken uneko osasun-neurriak ezagutzea.
  • Sarrerak Los Llanoseko txarteldegian, bi Totem elektronikoetan eta online eskuratu ahalko dira.

Azken urteetako ekitaldi handi, jendetsu eta parte hartzailea ezin izanen da egin. Emanaldia bera ttikiagoa izanen da, Pirritxek adibidez ezin izanen du etorri, baina ziur gaude betiko emozio eta poza transmitutuko digutela. Edozein kasutan, aurtengo ekitaldia egin ala ez, azken uneko osasun neurrien menpe izanen da. Halaber, publikoari ohiko osasun-neurriak hartzeko eskatzen zaio:

  • Maskara jantzia izatea uneoro. Areto barruan ezin izanen da jatekorik edo edatekorik hartu.
  • Distantziak errespetatzea.
  • Eskuak hidrogelarekin garbitzea sartu aurretik.
  • Sintomarik izan ezkero, emanaldira ez etortzea.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena