Garean elkarteak bere kide bati agur esan behar izan dio: Mentxu Alkorta

Mentxu Alkorta Kantuzen. 2015eko Lizarrako festak

Garean elkarteak bere kide bati agur esan behar izan dio, urtarrilaren 24an hil baitzen Mentxu Alkorta bere etxean, Errezun. Dantzan.eus-ek artikulua idatzi du bere dantzari eta soinujole ibilbidearekin eta Gareanek honako mezu xumea esan nahi du:

Mentxu Garean elkartera 2008an hurbildu zen, Mintzakide egitasmoa martxan jartzeko prestaketa lanetan ari zenean. Bera izan zen lehendabiziko dinamizatzailea, eta nolako dinamizatzaile!. Hurbila, alaia, animatua, bizi poza azaleko poro guztietatik zeriola.
Berehala lotu zen Lizarran Kantuzera. Deitu eta segituan etortzen zen. Beti prest.

Galera handia izan da. Bihotzean eramanen dugu…eta kantuetan!

Mentxu Alkorta trikitixa soinean
Eskela Berria egunkarian

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena