URTAROZ URTARO, ipuin-kontaketa musikatua otsailaren 24an. Bi saio: lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Adinak: 2022, 2023 eta 2024an jaiotako haurrak. Saio bakoitzean gehienez ere 12/15 familia.
Txikiak ginenean baserrira joatea maite genuen. Bertan, amonaren laguntzaz, urtaro bakoitzaren sekretu eta protagonistak ezagutu genituen. Obra honek bertara garamatza, bidaia eder honetan hitzarekin jolasean ibiliko gara kantuaren, hitz-jolasen, musikaren eta gorputz adierazpenaren bitartez. Horretarako, biola, gitarra, teklatua eta soinudun elementuak lagun izango ditugu. Animatu etxeko txikienekin gure bazterrak ezagutzera.
Izen ematea irekita: https://forms.gle/tahAM9URsSxPBaCQ7




