Egunean Behin lehia, euskara sustatzeko tresna TEDERren

Lehian dira jada Egunean Behin euskarazko jokoan Estellerriko 9 herri desberdinetako 16 kirol klub. Lodosa, Allotz, Estella-Lizarra, Aiegi, Mendabia, Allo, Ameskoa, Oteitza eta Ziraukiko klubek parte hartzen dute gaurtik aurrera TEDERek antolatu jokoan.

Gaur hasi da TEDERek eskualdeko kirol kluben artean antolatu euskarazko joko hau, iaz Estella-Lizarrako peña eta elkarte gastronomikoen artean jokatutako proba pilotuaren jarraipena. Horren erakusgarri artikulu honen argazkia, Bota Peña izan baitzen txapelketa horren irabazlea.

Oraingoan, kirola eta eskualde osoa dira protagonistak. Izan ere, 9 herri eta 9 disziplinetako kirol klubek parte hartzen dute: futboleko 6 klub daude (CA Huracán, CD Lodosa, CD San Andrés, CD Arenas, CD Zirauki eta CD Idoya); atletismoko 2 (C Atletismo Mendavia eta CA Iranzu); eskubaloiko bat (CB Lizarreria); pelotako bat (CD Ameskoa); Xakeko bat (CD Lizarra Ikastola); Triatloiko bat (Trikua KE); bi mendi talde (Mugitu eta Lizarrako Mendizalea); padeleko bat (Raqueta Montejurra) eta txirrindularitzako beste bat (CC Estella-Lizarra TE).

APP baten bidez jokatzen den tribial moduko euskarazko joko honetan 10 galderako partida bat jokatu behar da egunero eta klub bakoitzetik bi kidek hartzen dute parte. Bien emaitzen batez bestekoa hartzen da kontuan sailkapenak egiteko eta bi astetan behin 3 klub kanporatuak izango dira jokotik, sailkapenean hiru azkenak, hain zuzen ere.

Martxoaren 23tik 29ra jokatuko da jokoaren azken astea, eta horretaraino, 7 klub ailegatuko dira, aste guztietan zehar aurreko postuetan mantentzen lortu duten horiek. Jokoa, AEKk antolatzen duen Korrikaren bukaerarekin kointzidituko du, hura bait da APParen denboraldi honetako babeslea.

Erregulartasuna eskatzen duen liga moduko joko honekin batera, kopa-formatua izango duen beste bat egingo dute klubek. Kanporaketak zozketatu dira jada eta aurrenekoa, otsailaren 18an jokatuko dituzten partiden emaitzekin erabakiko da.

Baron de Ley eta Lezaun upeltegiak, Azanza patxarana eta La Vasconia garagardoak dira joko honetako babesleak, eta horiei esker, saritxo bat eskuratuko dute bi asteetan zehar onenak direnek. Kirola eta euskara eskutik hurrengo asteetan. Jokoa eta emaitzak TEDEReko sare sozialetan jarraitu daitezke.

Aurreko artikuluaZinema: Evolution
Hurrengo artikuluaOtsailaren 24an haur ttiki-ttikientzako ipuin saio berezia