Ainhoa Urien Telletxek Hamarreko bitxia liburua aurkeztuko du eta, zehazki, berari dagokion atala azalduko du. Liburua Geuretik Sortuak proiektuaren baitan idatzi da, eta hainbat idazleren hamar istorio laburrek osatzen dute “Hamarreko bitxia”. Ainhoak berea idatzi zuen Lizarraldeko Erriberako herrietan 2023ko apirilean eta ekainean egin zuen egonaldiaren ondoren: Mapa ez da lurraldea -eta lurralde guztiak ez daude mapetan-.
Egonaldi horretan informazio ugari bildu zuen eta ur horretatik edaten du bere istorioak, mugen inguruko hausnarketa bat. Joan den udan elkarrizketa zeharo interesgarria egin genion Kotarron: «(muga) Kontzeptuaren adiera guztiek eramaten ninduten sentsazio berdin batera»
Hitzordua, datorren ostiralean, maiatzak 31, Lodosako liburutegian 18:00etan.