Datorren ostiralean, ekainak 21, Ez dago kutxarik antzezlana Aritzalan (Ostatuan) 20:30ean
Sinopsia: Beste behin ere, kulturaren botere eraldatzailean konfiantza izatearen alde dago Tdiferencia. Horretarako, amodiozko istorio bat besterik ez den obra hau eszenaratzen du. Maitasun eta aniztasun istorio polita. Ba al dago kutxa bat zuretzat? Ba al dago kutxa bat berarentzat? Baliteke. Eta agian ez. Baliteke bat ahokatzea eta beste norbait ez sartzea. Zergatik sartu behar gara kutxa batean? Zergatik izan neurri berak, profil berak, begirada berberak? Desira berak, beldur berak edo maitasun berberak.
Agian ez dago kutxa bat zuretzat, non zure bizitza osoa egon daitekeen hutsunerik eta pitzadurarik gabe. Izan ere, askatasunak ez daki espazioaz, ezta tokiaz ere.
Neurketaz, itxituraz eta moldeaz. Ez dago kutxarik niretzat ikuskizunak horretaz hitz egiten du: kutxez eta hormetaz. Baina baita askatasunaz, beldurraz, abusuaz, indarkeriaz eta zoriontasunaz ere. Bizitzari buruzko hausnarketa. Batzuetan, modelatu egin nahi izaten dena, existitu baino lehen ere.
IRAUPENA: 60 min
ANTZEZLEAK: CELIA FAÑANÁS Y NAIARA AZPILKUETA
ZUZENDARIA: MAITE REDIN
EGILEA: MAITE REDIN