Lizarran da Euskaraldiaren gune ibiltaria! Datorren ostiralean, urriak 14, Santiago plazan. Giroa berotzeko, Kantuz Txikiko lagunek kantu eta dantzekin alaituko dute plaza, eta bitartean Euskaraldiko karpa eta gune ibiltaria muntatuko dugu. Bertan aukera izanen da Euskaraldiko banderolak eta poltsak erosteko (5na euro), arropa probatzeko (arropa Euskaraldiko on-line dendan saltzen da, ez bertan), Belarriprest edo Ahobizi izena emateko laguntza eta informazioa, bideo eta musika…
Gainera, 19:30ean, argakzi herrikoia aterako dugu… ikusi-ikusi, albistearen amaieran zeinen argazki dotorea aterako dugun hizki horiekin. Eta, arratsaldea ezin hobeki amaitzeko, 20:00etatik aurrera trikipoteoa.
- 17:15-18:00 Kantuz Txiki
- 18:00-20:00 Euskaraldiaren gune-ibiltaria: Musika, arropa, informazioa…
- 19:30 Argazki herrikoia!
- 20:00etatik aurrera triki-poteoa.Ikusi, ikusi, zeinen argazki dotorea aterako dugun Lizarran hizki hauekin!