Ostegunean: Agerraldiak Topaketen aurkezpena

Ostegunean, Bota Peñan 19:00etan, Ager Topaketak aurkeztuko dituzte. Topaketa horiek azaroaren 5ean egingo dira Azkoienen (hemen egitaraua) eta antolatzaileek adierazi dute “galderak mahai gainera ekarri eta erantzunak topatzen hasteko lehen saiakera izatea” nahiko luketela. Esperientziak elkartrukatzeko eta helburu konpartituez eztabaidatzeko giroa sortu nahi dute, “iraganetik ikasteko eta etorkizuna elkarrekin asmatzeko“.

Horretarako, goizean tailerrak eginen dira, eguerdian bazkaria eta arratsaldean adin guztientzako kultur emanaldiak eginen dira. Gogoan izan tailerretan izen eman behar dela, bazkarian parte hartu nahi bada edo kultur ikuskizun batzuetan sarrera eskuratu egin behar dela. Informazio guztia, izen emateka eta sarrerak Agerraldiaren webgunean: https://agerraldia.eus/

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena