Ostiralean: Euskaraldia hasiera Garesen, “Sua” koikia

80 orrialdeko tapa gogordun kolorezko komikia da Sua. Alex Tellok, Su Ta Garren kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz, sorturiko fikziozko istorio bat. Julen Ribasek bere marrazkien bitartez, bai istorio berari eta bereziki Suari bizitza ematen die. Mikel Sotok bere ezagutza eta esperientzia pertsonaletik idatzitako hitzaurrea.

Ostiralean, Garesko Vinculo Etxean 20:00etan, Sua komiki aurkezpena eta kontzertu xumea.

Sinopsia: Sua gaztea bere bizimoduarekin atsekabetuta dago eta bere motibazio bakarra parrandan murgiltzea izango da. Hondoa jo ostean, musikarako grinak hauspotuta ilusioz ekin eta sentipenak askatuko ditu testuinguru soziopolitiko nahasiarekin topo egingo duelarik.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena