Ostiralean: Euskaraldia hasiera Allotzen Oskar Estangarekin

Ostiralean Lizarraldeko Euskaraldia Deierrin hasiko da, Allotzen. Batetik, 19:00etan Euskaraldia hasiera ekitaldia izanen da eta, bestetik, 19:30ean Oskar Estangaren Gurerara ikuskizuna. Oskar Estanga bertsolari nafarrak bere erara eta bere neurrira eginiko proiektu berri bati ekin dio. Bere bi pasio uztartzen ditu ikuskizunean, musika eta inprobisazioa.

Horretarako musika oinarri batzuk moldatu ditu eta base urbanoa duten melodia horien gainean inprobisatzen hasiko da Oskar, gaiak edo interesguneak entzuleengandik eta publikoaren laguntzaz bilduta. Kultura urbanoa eta euskara batzeko ariketa interesgarria, beraz, Oskar Estangak eskaintzen diguna.

Aurreko artikuluaOstiral eta larunbatean elkartasun musika jaialdi bikaina
Hurrengo artikuluaOstiralean: Euskaraldia hasiera Garesen, “Sua” koikia