Ostiralean, Euskaraldia: 2018a gogoratuz, 2020a irudikatuz

Urtebete egin du jada lehendabiziko Euskaraldia egin zela eta hurrengorako beste horrenbeste falta zaigu. Urrun dagoela dirudien arren, jada ekimen xumeekin hasiak gara Lizarraldean. Oraingo honetan “2018a gogoratuz, 2020a irudikatuz” ekitaldi laburra eginen dugu, San Andres ferietako bezperako bertso afariaren aurretik, Nabarreria plazan.

Antolatzaileek iraganako hitzak eta etorkizuneko doinuak eramango dituzte, triki eta panderoek oraina alaituko dute, eta Ahobizi zein Belarriprestei jolas txiki bat proposatuko zaie: euskaraldiak sortu zizkien bi emozio idaztea eta etorkizunak ekartzen dieten bi itxaropen. Horiek denak bildu, eta artile hariarekin lotuko ditugu, hauek puxiketara eta airean zintzilik utziko ditugu.

Etorri gurekin ospatzera! Hitzordua: azaroak 29, ostirala, 20:30ean Nabarreria plazatxoan. Bertso afariaren aurretik.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena