Estitxu Pinatxo abeslari eta konpositore nafarra 15 urterekin sartu zen musikaren munduan, Egan erromeria talde mitikoko teklatu jotzaile eta korista zela. Ordutik aurrera, eta abeslari gisa, hainbat proiektu heldu ziren, musika estilo ezberdinak jorratuz.
Kontzertua “Bira Nafarroan Barna” zikloaren barruan eskaintzen da: Kultura Departamentuak bultzatutako zikloaren 2. edizioa martxoaren 24an hasiko da, eta bi etapatan garatuko da, bata udaberrian eta bestea udazkenean.
Sarrerak 5 euroan Los Llanos webgunean.