Ostiralean bertso-afaria, triki-poteoa eta Euskaraldia hormirudia

Datorren ostiralean Euskaradila, musika eta bertsoa batuko dira Zurukuainen. Arratsalde goiz partean ekingo diote, 17:30ean Euskaraldiaren hormairudia margotuko dut, lehenbizikoa Lizarratik kanpo eta Ahobizi/Belarriprest txapak garaiz ailegatuko balira, horiek ere banatuko dituzte. Ondoren, 20:00etan trikitilariek giroa alaituko dute karriketan eta plazan barrena.

Azkenik, 21:30ean, bertso afaria eginen da Saioa Alkaiza eta Julio Soto bertsolariekin. Menua: txistorra, entsalada, kalderetea, postrea, kafea eta tragoa. Txartelak 25 euroan, Euskara zerbitzuan (622154523) eta Ametsa tabernan (Lizarra). Txartelak urriaren 19ra arte. Menu begetarianoa eskatzeko: 647871592.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena