Ostiralean Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal Zurukuainen. Txartelak asteazkenera arte

Datorren ostiralean bertso afari mundiala Zurukuainen. Urriak 17, ostirala, 21:00etatik aurrera herriko elkartean. Bertsolari lanetan Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña arituko dira eta ondoren DJ Maeztu.

Afariko menua txistorra, entsalada, kalderetea, postrea, kafea eta kopa. Eta txartelak 25 euroan Deierri ostatuan (Aritzala) eta Ametsa tabernan (Lizarra) urriaren 15era arte.

Aurreko artikuluaFamilia gunea: hazkuntzaren inguruan euskaraz aritzeko
Hurrengo artikuluaOstiralean Ekizaren kontzertua eta pintxo potea Bota Peñan