Ostiralean 10 gutxitan plazan! bigarren saioa!

Santiago plazan zerbait gertatzen da ostiraleko, 18:00ak aldera kalejira alai batek betetzen ditu arkupeak, terrazak, iturriaren inguruak. Haurren oihuak, lasterraldiak, gurasoen kalaka ozena. Guzti hori sozializazio ekimen indartsu bat da, naturala, sare sozialen, telefonoaren eta ditsosozko like horien menpe ez dagoen gizarteratze herritar gordina.

Haur horien gehienak D eredutik datoz, Lizarra Ikastolatik eta Remontival ikastetxetik. Gainera, jakin badakigu geurea bezalako ingurune batean, non gaztelania hegemonikoa den, euskara gehien hitz egiten diren lekuak ikasgelak direla; baita zenbait etxe ere, gero eta guraso euskaldun gehiago direlako gurean. Baina plazan, karrikan, espazio publiko eta libreetan, lagunartean, ez da nahi beste entzuten euskara. Ikerketek eta begi-belarri hutsez nabaritu daiteke.

Hori dela eta, Garean elkarteak, Remontival eta Ikastola lagun, honako proposamena egiten die guraso eta haurrei:

  • Eguna: ostiralero, martxoaren 28tik aurrera eta ekaina bitarte.
  • Egutegian salbuespenak: apirilaren 18a (jaieguna) eta maiatzaren 2a (zubia eta Lizarrako Eguna).
  • Ordutegia: 17:50etik 19:00ak arte.
  • Adin-tartea: 5-10 urteko haurrentzako jolasak.
  • Begiraleak: Dindaia Fundazioa.

Ostiral honetako saioa berezia izanen da, ohiko bullari Miguel Indurain txirrindula sariarena gehituko baitzaio. Plazan txirrindulari taldeen kamioiak egongo dira eta litekeena da zalaparta gehiago izatea. Adi berriei!

Ikusi joan den ostiraleko irudiak:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena