Lizarrako udalak lan deialdi berria, alde positiboak eta negatiboak

Lizarrako udalak lan deialdia egin du Udaltzaingoko bi plaza betetzeko asmoz (kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez). Hemen deialdia NAO aldizkarian argitaratuta. Plazak, zehazki, 7.4 eta 7.30 zenbakidunak dira. Bigarrenak euskara nahitaezkoa du B2 mailan. Kuriosoa da lehenebizikoa LIzarrako Udaltzaingoko kideendako dela eta bigarrena aldiz, Nafarroako polizia guztiendako (Foruzaingoa, udal poliziak, udal agenteak).

Osotara 115 puntu ditu lehiaketak, horietatik 75 esperientzia eta merituak dira. Eta hizkuntzei dagokionean:

  • Hizkuntzak jakitea: frantsesa, ingelesa eta alemana: 15 puntu, gehienez. Hau da, 5 puntu hizkuntza bakoitzeko C1 mailarengatik. A1 maila puntu bat eta C1 maila arte, 5 puntu dituena.
  • Euskaraz jakitea: 6,9 puntu gehienez. Kasu honetan, 7.4 plazan B1 mailak 2,3 puntu; B2 mailak 4,6 puntu eta C1 mailak 6,9 puntu. 7.30 plaza, B2 nahitaezkoa duenez, C1 maila meritu gisa kontsideratzen da, 6,9 puntu.

Deialdiak baditu gauza positibo batzuk. Batetik, hizkuntzen balorazioak bereizita, euskarak beti batuko du. Udalak deialdiren bat egin izan du non bi hizkuntza jakiteak bakarra jakitea bezainbeste balio zuen. Adibidez, 5 puntu eman hizkuntzengatik, eta lau hizkuntza baloratu, bakoitzak gehienez 5 puntu ematen zuen. Beraz, euskaldunak beste hizkuntza bat baldin bazekien besteen pareko geratzen zen.

Bestalde, euskarari deialdi osoaren %6 eman zaio. Hau da, Ordenantzak ezartzen duen gutxienekoa. Baina litekeena kasualitatez izatea hori, Merezimenduen Foru Dekretu berrian hala ageri baita 20 bis izeneko puntuan. Hor ere honakoa ezartzen da, euskara ez den hizkuntzentzat: “Deialdi bakoitzean zehaztuko da zer plazatan baloratzen diren e) apartatu honetan ezarritako merezimenduak, banan-banan aztertu ondoren plaza horien ezaugarri espezifikoak.” Mmmm bai, merezimendua justifikatu dute?

Azkenik, ohartu dira hizkuntza eskakizuna zuen lanpostuaren maila B2 zela, eta meritu gisa baloratu dute C1 maila izatea.

Alde negatiboak ere ugari dira, egoera ikusita %6 gutxi ez bada ere, jendaurrean lan egiten dutenentzako aski eskasa da. Bestalde, hizkuntza atzerritar batzuk 15 puntu arte baloratzen dira. Hori al da Lizarran lan egiteko behar diren hizkuntzak? Benetan? Udaltzainek ingelesa, frantsesa eta alemaniera behar dituzte euskara baino gehiago? Hirugarren hizkuntza bat baloratu behar bada, ez al da hobe arabiera, adibidez? Lizarran badira 500 lagun herrialde arabiar-hiztunetan jaio direnak.

Euskara?Batzuk diot, ze nik uste baloratzen hasita garrantzitsuagoa dela errumaniera, bulgariera eta arabiera baloratzea, adibidez, alemaniera baino.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena