Ostiralea krepe tailerra LH 4-6ko neska-mutikoekin

Datorren ostiralean, ekainak 5, LH 4-6ko neska-mutikoekin krepe tailerra eginen dugu. Bi saio eskainiko dira, izen emate nahiko baldin bada, lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Oraingo honetan GURE HIZKUNTZA elkartean izanen dira, ez GURE GEROA elkartean.

Eta hamarrean plazan jolasak joan den ostiralean amaitu baziren ere, oraindik ere neska-mutiko koxkorrei azken saio gozagarri bat eskaini nahi genien. Hori dela eta, hemen duzue izen emate inprimakia: https://forms.gle/D58LW3rKGoDuB2gM7

Talde bat edo biak aterako diren, ostegunean izena emandakoei bidaliko zaien mezuan.

Aurreko artikuluaLarunbaten mendi irteera: Errezu – Mendizelaia – Arbioz arroila – Errezu
Hurrengo artikuluaIgandean Karlismoaren museoan bisita gidatua