Mendian Mintza aldian behin mendi txangoak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta mendi-planak gustuko ditugulako.
Gaur nora? Errezu. Lizarratik abiatuko gara eta Errezura hurbilduko gara autoz. Handik, San Migel baseliza bisitatu ondoren, arroilaren bista ederrak izanen ditugu Mendizelaia tontorrera bidean (982 m.)k. Ondotik, Lezaunera jaitsi eta handik Arbioz arroila hartuko dugu berriro ere Errezura itzuliz. Hemen ibilbidearen aldaera bat wikilocen.
Noiz? Ekainak 6, Lizarrako Bus geltokiko aparkalekutik (txosnagunea) 8:30ean.
Zailtasuna? Distantzia: 14 km inguru, gorako desnibela 500 m inguru. Teknikaren ikuspuntutik 1/5, ibilbide erraza da.
Irteeraren kudeaketa: Gutxieneko izen ematea baldin badago, whatsapp taldea eratuko da hitzordua antolatzeko: autoa nork eraman, irteera-puntua, … Izen ematea: https://forms.gle/cKpqxFNp3raWtQGn8





