Ostirala 11, familiendako Kantu eta Kontu eguna!

Ostirala 11 dugu aste honetakoa, baina guraso, aitatxi/amatxi edo izeba-osaba baldin bazara, Kantu eta Konturako eguna ere izenda genezake. Ordu berean bi plan bikain haurrekin egiteko:

Santiago plazan Kantuz Txiki izanen dugu 18:00etatik aurrera, haurrak protagonistak izanen dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa!

Jaitzen, ludotekan, aldiz, “Aurorita beti polita” ipuin kontaketa saioa: “Ipuina artea da, hitzak jostearen artea: hitzen esanahiak, hitz berriak, euskalkiak, errimak, melodiak, hitz-korapiloak, asmakizunak… ”. Eta ez hori bakarrik, ipuinekin irudimena lantzen da, jakin-mina pizten eta, batez ere, “ipuinak gozamena dira: irudimenaz eta fantasiaz gozatzeko aukera paregabea“. Aukera aparta beraz ostiralean 18:00etan herriko ludotekan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena