CodeSyntax enpresak “Egunean behin?” galdera-erantzunen jokoa argitaratu zuen udaberrian. Bakarka edo taldean jokatzeko prestatua, Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke. Ordutik arrakasta itzela izan du eta uda aurretik 10.000 erabiltzaileren langa gainditu zuen.
Udan etenalditxoa egin eta gero, irailean itzuli da indarberriturik. Berrian Josu Azpillagari irailean egindako elkarrizketan (Codesyntax enpresako kidea), ederki laburbildu zuen APP honen asmoa «Saiakera txiki bat da euskarazko ikono bat telefonoetan sartzeko» elkarrizketan: “Erabiltzaileak egunean tartetxo batez euskararekin harremana izan dezan nahi dugu“.
Aplikazioak ematen dituen erraztasunak baliatuta (nonahi, nolanahi eta noiznahi aritzeko aukera, egunean minutu pare bateko dedikazioa), euskara sustatzeko beste modu bat izanik, eta taldeak osatzeko aukera probestuz, Lizarran taldetxoa sortu dute. Egunean Behin jokoko “Lizarran Behin” taldean parte hartu nahi? Hemen lotura zuzena.