Ostegunean umore beltzeko komedia laburra

Urriaren 30ean, ostegunarekin, Beren Izenez, hilkutxa baten istorioa antzezlan laburra. Domu Santu edo Gau Beltzaren bueltako ospakizunetan heriotza erregin, baina zergatik ez haren bueltan barre egin?

Ostegunean, 19:00etan Maria Vicuña Gazteriaren Etxean, barre egin ahalko dugu umore beltzeko komedia honekin: “gidoi landua du, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”. Euskalerria irratiak artistei egindako elkarrizketa hemen entzungai.

Sinopsia: Bikote bat, Jaione eta Xabier, beilatokiko gela batean daude. Jaioneren aita hil berri da eta ez du dirurik izan hileta duina ordaintzeko: hilkutxa kartoizkoa da, ez dago lorerik, hildakoak ez du makillajerik… Familia iristeko zorian dago, eta Jaione lotsatua dago. Xabi, ordea, lasai dabil. Haren ustez, heriotzaren merkantilizazioaren kontra arrazoitzea aski izanen da hiletan dirurik gastatu ez izana justifikatzeko. Bat-batean, gauza bat bururatu zaio Jaioneri. Aitonaren izena emanen dio iristear dagoen haurrari, eta horrela errua kenduko du buru gainetik. Xabik, ordea, ez du halakorik nahi, aitonaren izena berezia baita eta ez du nahi haurrak bizitza osoan karga hori izaterik.

Aurreko artikuluaOstiralean bigarren Gau Beltza!
Hurrengo artikuluaOstiralean Ztandap umorezko bakarrizketak