D ereduak 30 urte betetzen ditu aurten Remontibal IP-n, eta ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira. Besteak beste, urriaren 30ean, ostegunarekin Gau Beltzaren kalejira, musika eta txokolatada antolatu ditu. Bestalde, Lizarrak Ikastolak mozorroak eta kalabazak prestatzeko tailerrak antolatu ditu. Bata eta bestea lotzeko bizkorra izan behar, “ginkanarako” prest?
Urriak 30, ostegunarekin:
- 17:00etatik Ikastolako jantokian haur eta helduentzako tailerrak: mozorroak eta kalabazak prestatzeko.
- 17:45ean Kalejira Remontibal ikastetxetik abiatuta: Santiago plaza, Foru plaza, Azukarero zubia eta San Martin plazara 18:45 inguru iritsi.
- 18:45etik aurrera, San Marin plazan: musika eta txokolatada. Ondoren Gau Beltzako apaingarriak eta ipuin kontalaria.
- 20:00etan Pintxopotea.
Oharra: Gogoratu! ekarri txokolaterako edalontzia eta Gau Beltzako argiak edo kandelak
Domu Santuen eguna hainbat herri eta txokotan ospatu da, tradizioz. Heriotzak agintzen du ospakizun horretan eta Lizarraldeko hainbat herritan ere ospatua izan da. Azken urteotan Halloween izeneko festa hartzen ari zaio lekua itzalita zegoen ospakizun horri. Izena aldatzearekin batera, festa horrek bestelako baloreak ekartzen ditu gurera: plastikozko kuiak eta erositako mozorroak, tradizio anglosaxoi berriaren estetika, ingelesa e.a.
Horren aurrean, Gau Beltzak garai bateko bertako tradizioak berreskuratu nahi ditu, bultzatu nahi diren baloreei eutsiz, baina XXI. mendeko errealitatera ekarrita. Hala, Gau Beltza tokian tokira egokitutako festa behar du eta gazteei erdigunea hartzeko proposamena egin nahi dio.
Hala, Gau Beltza hainbat baloreren (hemen xehe azalduta) bultzatzaile izan naahi du: Euskaraz sortzea euskaraz bizitzeko; komunitatea ardatz izango duen festa berrasmatzea; iluntasunaren festa bilakatzea beldurrak gainditzeko bidea; Naturarekiko lotura berreskuratu eta betaurreko Moreak jantzita. Hau da, Gau Beltzak izena eta izana nahi du izan.
Orain lau urte, 2022an, Ikastolak lehenbiziko Gau Beltza antolatu zuen Lizarran (ordurako Abartzuzako eskola ere hasia zen), eta aurten Remontibalgo D ereduak ere kalera aterako du festa. Kolektibo ugari, bi egun, bi plaza, bi antolatzaile, aukera bikoitza Lizarra euskaldunago, naturarekiko lotuago, euskal komunitate sendoago, moreago eta biziago bat eraikitzeko!





