Ostegunean Jaitzen: Zientzialari ilustratuen erakusketa eta antzezpena

Zientzialari Ilustratuen pieza zentrala Jaizko pilotalekuan egonen da ikusgai, ekainaren 23an, osteguna, 18:30etik 20:00etara. Pieza hau Leire Urbeltz artista nafarraren lan original bat da eta Zientzialari Ilustratuen proiektuaren osotasuna hartzen du bere barne, halaber, artelan honekin omendu egiten dira SINAIn zientzialari eta ikerlari ari diren emakume guztiak.

Gainera, 19:00etan, «Ainhoa eta zientziaren boterea» narrazio antzeztua eginen da, 30 minutuko iraupen estimatua. Horren asmoa da zientzia gizarte osoari helaraztea eta, bereziki, haurrei.

Aurreko artikulua“Hemen baditun 14” erakusketa bertso-bisita gidatua Oteitzan
Hurrengo artikuluaAsteartean bertso-bisita gidatua Saioa Alkaiza eta Sarai Roblesekin