“Ordu bat doan”, bihar larunbata, euskara klase bat Garesko euskal jaian, animatu lagun erdaldunak!

ordu bat doan

Datorren larunbatean, apirilak 27, Garesko EUSKAL JAIAren barruan, euskara ordu bat doan emanen dugu eta hastapeneko lehen urratsez gozatzeko aukera izanen duzu. Ordu biak aldera izanen da. Enparantzan edo frontoian, oinarrizko ezagutza irakatsiko da euskazko elkarrizketa bat edukitzeko AEKren joku eta metodologiaren bitartez.

Izena emateko euskaltegira etorri edo deitu (606999072). Anima zaitez eta anima itzazu zure lagunak, senideak, bizilagunak, etab. beti ikasi nahi izan dutenak, baina pausoa ez dutenak eman. Animatu zure lagun erdaldunak probatzera eta jolas daitezela euskararekin ordu batez!

Hemen duzue ordu bat doan ekimenaren feisbuk orria, hartu atsegin! eta hemen Villatuertako jaian egindako lehen saioaren bideotxo bat

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena