
Datorren larunbatean gure ikazkinaren laguntzaileak eskutitzak jasotzera jaitsiko dira menditik herrietara. 10:30ean Jaitzeko Harraskatik eta 17:30ean Arteagako bidetik Metautengo Udaletxera. Bi herrietan ibiliko diren Olentzeroren laguntzaileek gutun guztiak jasoko dituzte eta baita sabela ederki bete ere. Animatu! Baserritarrez jantzi eta etorri Jaitz zein Metautenera!



