“Nork eraman ditu sosak?” dokumentala eta solasaldia ostegunean Lizarran

Nork eraman ditu sosak?

Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpena kontatzen duen dokumentala. “Lapurreta” honen lekuko nagusien elkarrizketekin: oposizioko politikoak, ustelkeria eta NAK-ko diruaren erabilera okerraren kasuak ikertu dituzten kazetariak, desagertutako Kutxaren langile ohiak, nafar intelektualak, NAK-ko arduradunen kontrako salaketak eraman dituzten abokatuak, Kontuz! elkartea… . Dokumental hau Kontuz! elkarteak eginiko ikerketan oinarritzen da.

Ostegun honetan, ekainak 27, 18:30ean Lizarrako Golem aretoan. Euskarazko saiorako sarrera doan izanen da eta honen ondotik, 20:00ak aldera Kontuz!-eko kideekin solasaldia izanen dugu.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena