“Gizakia Helburu”, Berrian Itziar Garaioa lizarratarrari elkarrizketa

Gizakia Helburu

Gaurko Nafarroako Hitza Berriako ostiraleroko gehigarrian Itziar Garaioari elkarrizketa egin zaio: “Drogek eragiten dituzten kalteak inork baino hobeto ezagutzen ditu Itziar Garaioa Gizakia Helburu fundazioko kideak. Lizarratarra da Garaioa, eta, egun, fundazio horrek Lizarran duen terapia komunitateko zuzendaria da. 1994an hasi zen han lanean. Onartu duenez, azken hamarkadetan, terapia komunitatean parte hartzen dutenen profila “izugarri” aldatu da, batez ere, gehien kontsumitzen diren drogak ere aldatu direlako“.

Berriak azaldu bezala, “498 lagunek jo zuten Gizakia Helburu fundaziora laguntza eske iaz. Horietatik %25,5 komunitate terapian izan ziren, eta %74,5, berriz, arreta anbulatorioko zentroen programan“. Itziarri egindako elkarrizketa irakurtzeko klikatu hemen. Drogen inguruko bestelako webguneak ezagutzeko hemen klikatu.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena