Nafarroako errepide-sarreretan “ongi etorri” kartel eleanitzak. Hizkuntza politika salatzen

Euskaraz Viana
(Viana ondoko kartela)

Administrazioan Euskaraz Taldeak abian jarri du ekimen berri bat Nafarroako hizkuntza politika salatzeko. Hemen duzue albiste laburra Diario de Noticiasen eta ondoko lerrootan ekimenaren ardatzak:

Nafarroako hainbat sarreratan badaude ongi etorria emateko kartelak. Hauek gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz baina ez euskaraz. Argazki bana egiten ari gara bertan, kartel horien azpian pankarta bati eusten diogula (batean “euskaraz” esanen dik, bestean “ongi etorri” eta hurrengoan “Lingua Navarrorum”?). Horrekin hauxe salatu nahi dugu:

– Kartel hauetan euskara ezkutatzen dela
– Kartel hauek Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren isla direla
– Nafarroako “eremu ez euskaldunean” Gobernuak hezkuntza publikoa ingelesez eskaintzen duela, baina ez euskaraz.

Ongi Etorri Cintrueñigo
(Cintrueñigo ondoko kartela)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena