Lizarrako Udalaren euskara normalizatzeko jarduerendako diru-laguntza deialdia

Lizarra

Lizarrako Udalak tokiko elkarteei diru-laguntzak emateko 2014ko deialdia argitaratu berri du. Laguntzak eskatzeko epea irailaren 30era bitarte Lizarrako Udalaren erregistroan. Diru laguntzen zenbatekoak “7.935 euro, kultur jarduerak antolatzeagatik” eta “3.500 euro, euskarazko jarduerak eta helduen euskalduntzean sortutako defizita gutxitzen laguntzekoak antolatzeagatik” dira.

Euskararen kasuan “Diruz lagunduko diren jardueren xedea izanen da, alde batetik, euskararen normalizazioan aurrera egitea. Alegia, euskararen erabilera funtzionala hedatzen lagunduko duten jarduerak, Lizarrako euskaldunei aukera berriak emanez euskara eguneroko espazio ezberdinetan erabil dezaten” eta “Bestalde, helduen euskalduntzean edo helduei zuzendutako euskararen irakaskuntzan sortutako defizita gutxitzea“.

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2014/156/Anuncio-19/

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena