Nafarroako Bertso Txapelketa eta Herri Inauteriak Lizarran

Bertso saioa

Atzo, larunbatarekin, 2013ko Nafarroako Bertso Txapelketaren hasiera izan genuen Lizarran. Bertan lehiatu ziren, eta hurrenez hurren puntuaketan geratu, Xabier Silveira, Erika Lagoma, Eneko Fernandez, Xabier Maia, Saioa Alkaiza eta Josu Sanjurjo. Saiora ehun lagunetik gora gerturatu ziren, hainbatek mozorroa jantzita ere Herri Inauteriak ospatzen baitziren.

Bitxia izan zen nola Kartzelako gaietan (Puntuak: “Kataluniak egingo/ote du aurrera” eta “Guk zer dugu zailago/ala errazago?”; eta gaia aldiz, “Dirutza bat eskaini dizute salaketa kentzearen truke”) bertsolari gehienek bide beretik jo zuten. Pixkat ezkor independentziaren puntuak Euskal Herriarekin lotuz eta salaketaren gaia Euskal Herria eta Espainiaren arteko gatazkari helduz. Batek baina salaketa lan eskubideen aldetik jorratu zuen. Bertso saioko ale batzuk ikusteko/entzuteko, jarraitu irakurtzen.

Saioan bertso dotore anitz izan baziren ere, eta litekeena bada ere hau borobilena ez izatea, hemen duzue Saioa Alkaizaren amaierako agurra. Lizarraldeko euskaldunon neurrira!

Ongi egiten duzu euskaraz/Iruñekoa izateko
Sarritan esan izan didate/barrenak amorratzeko.
Nola Iruñea eta Lizarra/horretan dauden antzeko
Bai egia da asko dugula/euskaran borrokatzeko,
Baino gaurkoa pauso txikia/zen herria euskalduntzeko.

Ikuslegoa, 100 lagunetik gora
Ehun ikusletik goraIkuslegoa

Herri inauterietako kalejira eta txondor ibiltaria
Herri InauteriakTxondor ibiltaria

Josu Sanjurjo eta Xabier Silveira, hamarreko txikian hiruna bertso
http://youtu.be/gBq8q5GmjzE

Xabier Maia eta Xabier Silveira, zortziko txikian hiruna bertso
http://youtu.be/DBMDfzoNro8

Erika Lagoma, kartzelan bi puntu eta gaia jarrita bi bertso
http://youtu.be/DklCCvIn6yg

Saioa Alkaizaren bukaerako agurra
http://youtu.be/cePCcT9-44I

Sanjurjo, Maia, Fernandez, Silveira eta Lagomaren bukaerako agurrak
http://youtu.be/KIjIz5XM5IQ

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena