Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko bisita gidatua euskaraz

“Museoak mundu zatituz batzen” da Museoen Nazioarteko Egunaren leloa (maiatzak 18). Hori ospatzeko, Foru Komunitateko 3 museo eta bilduma museografikoek doako sarrera eskainiko dute egun horretan, baita bisita gidatuak ere. Informazio gehiago: https://www.museosnavarra.es/eus

Hala, Lizarran bisita gidatua egonen da euskaraz, eta bigarren bat elebiz:

  • Maiatzaren 16an, 17:30ean, euskaraz. Nafarroako “Julio Caro Baroja” Etnologia Museoa, Iñaki Rifaterrarekin.
  • Maiatzaren 17an, 12:00etan, euskaraz. Karlismoaren museoan bisita gidatua aldi baterako Irudikapenak erakusketan.
  • Maiatzaren 18an, 11:00etan, elebidunez. Nafarroako “Julio Caro Baroja” Etnologia Museoa, Ondare Etnologiko eta Immaterialeko Bulego buruaren eskutik

Aldez aurretik izena eman beharko da 948 55 35 56 telefonoan edo museo.etnologico.navarra@navarra.es helbide elektronikoan, maiatzaren 16ra arte. Ez da gomendagarria mugikortasun urriko pertsonentzat, eraikinaren ezaugarriengatik.

Aurreko artikuluaAsteazkenean ikasgelak kalera!
Hurrengo artikuluaIGBO gomedioa: SUA – GAUEKOREN AROA