Asteazkenean, maiatzak 6, ikasgelak kalera aterako dituzte Nafarroako 15 ikastolek, besteak beste Lizarra Ikastolak: Koroatze plazan 17:30ean. Helburua argia da: «Herritik eta herriarentzat lanean diharduen hezkuntza-sare herrikoia ikusaraztea, Nafarroa euskaraz josten duen sarea bistaratzea eta euskararen etorkizuna kalean utzi nahi dutela salatzea».
Informazio gehiago:
- Apirilaren 30ean Naiz.eus-en: Nafarroako 15 ikastolek kalera aterako dituzte ikasgelak itunen murrizketa salatzeko.
- Maiatzaren 30ean Berria.eus-en: Nafarroako ikastolak, «zalantzan». Nafarroako Gobernuak itunpeko sareko ikasgelak murriztea erabaki du; zazpi ikastolari eragingo dio. Ikastolei eta euskarari: «Kalte egin nahi diote euskararen normalizazioaren alde egin dugun lanari».
Azken albiste horretan elkarrizketa Imanol Urra, Sandra Beruete eta Natalia Gomez de Segura Casanellas Lizarra ikastolako gurasoei: Urra: «Lizarra ikastola ez da borrokatzen hemen bi ikasgela eta publikoan bakarra egoteko. Bi eta bi atera dira, eta gure borroka da denari eustea. Sei familia kentzeak dakar ikastolan ikasgela bakarra edukitzea, 25 umerekin; hezkuntza kalitatea okertu egiten da».




