(Mugituko begiraleak udalekuetara animatuz)
Orain hilabete aipatu bezala, Lizarraldeko gazte talde batek Mugitu elkartea sortu du aisialdiko jarduerak antolatu asmoz. Natura, kirola eta euskara ardatz hartuta honen lehendabiziko erronka bi udaleku antolatzea izan da. Batetik Urbasa udalekuak eta bertzetik Mugitu kirol kanpusa. Hauetan izena emateko, jo mugitu.net webgunera edo 602 539 621 telefonora. Izen emateak maiatzean zehar. Bertzetik, aipatu ere Facebook kontua sortu dutela, eman atsegin!
Honen berri zabalago izateko, Diario de Noticiasek albistea argitaratu zuen (gaztelaniaz).





