Julian Iantzi Lizarran: euskara erabiltzea gure esku dago

Momentu dibertigarri bat

Momentu dibertigarri bat… zertaz ari dira barre egiten? Iantzi eta ikusleak txisteak elkarri kontatzen? Hizlaria entzule bati “Greyren 50 itzalak” gomendatzen?

Atzokoan Julian Iantzi izan genuen gure artean. Lizarrako Udala eta Garean elkarteak ekarria, 50 lagun pasatxo gerturatu ginen hark euskararekin izandako esperientzia ezagutzera. Jakina denez EEBB-etan jaioa da Iantzi eta 7 urterekin Lesakara itzulia; jaioterrian euskara (gurasoekin) eta ingelesa (eskolan) ikasi zituen baina honat itzultzean gaztelania ikasi eta trukean bi hizkuntza horiek ahaztu zituen. Denborarekin baina, 30 urte betetan, euskaltegian euskara berreskuratu eta horri esker topatu zuen lana telebistan.

Horrela bere ohiko lesakar molde grinatsuan, eta bizitakoak baliatuta, euskara erabiltzera animatu zituen ikus-entzuleak. Hitzaldiaren amaiera aldera hainbat lagunek, euskaltegiko ikasleak eta herriko gazteak, haien bizipenak ere konpartitu zituzten Iantzirekin: kuadrilla euskalduna bai baina gaztelaniaz egiten zuenaren kexua, euskara “hemen eta orain” erabili nahi zuen euskaltegiko ikaslea, euskara ikasteko Lizarran zailagoa zela aipatu ziona edota txistea kontatu zuen entzule bihurria… eta nola ez, Conquis-en inguruan galdetzeko tartea ere izan zen.


Hitzaldia, hasi aurretik eta jada hasita zegoela:
Hitzaldia hasi aurretikHitzaldia hasita

Hitzaldiaren pasarte bat eta bukatutakoan sarreran komentatzen:
Pasarte batKalean komentatzen

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena