Martxan da Irakurri, Gozatu, Bertan erosi eta Oparitu!

Aurreko urteetan bezala, GAREAN Euskaldunon Elkarteak, Lizarrako Liburutegi eta liburu-denden laguntza eta Udalaren babesarekin, IGBO kanpaina (Irakurri, gozatu, bertan erosi eta oparitu) martxan jarri du. Kanpaina martxoaren 15tik maiatzaren 31 bitartean burutuko da eta egitasmoaren helburuak hauexek dira:

  • Irakurzaletasuna sustatzea
  • Euskararen erabilera gozagarria bultzatzea
  • Euskaltzaleak Liburutegi publikoaren erabiltzaile bihurtzea
  • Euskarazko literatura ezagutaraztea
  • Euskarazko liburuen ekoizpena eta salmenta areagotzea
  • Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea

Liburutegi publiko, liburu-dendak, ikastetxeak, euskaltegia, irakurle klubak, kultur elkarteak eta parte hartuko duten guztien arteko harreman eta elkarlana bultzatzea.

IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU, liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, Lizarrako liburu-dendetan (CLARIN, INO, IRRINTZI eta DRAGÓN CÓMICS) liburuak %25 merkeago erosteko aukera eskeintzen dizun ekimena da. Gainera, 30€ko bi erosketa-txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean.

Ideiak behar dituzue? hona hemen iaz Lizarrako liburu-dendariek eta liburuzainek emandako gomendioak.

Euskara eta literatura, gozatu eta gozarazi!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena