Los Llanosen Aste Santuan euskararik ez

2026ko apirilaren 1ean Los Llanos Kulturaguneko programazioari so egin, udaberriko opor hauetan (Aste Santua eta Pazko astea) bereziki familiei euskarazko jardueraren bat iragartzeko irrikaz, eta basamortua topatu dugu Lizarrako kulturagune nagusian.

Bigarren asteburua, apirilaren 11-12a, zinemari dagokionez oraindik programatu gabe dago, eta 10ean familientzako euskarazko film bat estreinatzen da aretoetan (Gangster Txikia), baliteke Lizarrara ere ekartzea?

Antzerkietatik 3 Lizarrako Kilkarrak antzerki taldearen eskutik datoz, zinema Areto enpresak programatzen du, Titirired (Bunji eta Moby Dick) Udalak.

Dena den, zinema-programazioa beste kolore bateko Udalak lizitatu zuen eta euskarazko estreinaldiak ekartzeko. Zehazki, Kotarro aldizkariaren 62. zenbakian, aipatzen genuen lizitazioan bi paragrafo txiki gako zeudela. Bata, betebeharretan, «Cumplir con las prescripciones de la Ordenanza del Euskera del Ayuntamiento de Estella-Lizarra en su comunicación en general con las personas usuarias: cartelería, web, puntos informatizados de venta, etc.», eta bestea eskaintza teknikoaren atalean, «Inclusión en la programación de todas las películas realizadas o dobladas al euskera que lleguen al circuito comercial de exhibición de cine».

Ezin esan beraz egun agintean dauden alderdien lorpena denik. Lorpena bai badutela, hortik kanpo ia ezer ez programatzekoa. Apirilean gaude, eta zinemaz gain Los Llanos Kaka! antzezlana (AEK-Korrika), Zerua lapurtu dute Katxiporretaren ikuskizuna (Garean), Gora Musika! ikuskizuna (enpresaren ekimenez) eta Sendaberri programako Elara, bidaia bat izarretara. Hau da, 3 hilabetetan lau ikuskizun “handi”, ez legoke gaizki balitz Udalak antolatu izan balitu. Lau horietatik bat baino ez du Udalak antolatu. Besteak herri ekimenetik edo ekimen komertzialak.

Aurreko artikuluaIGBO liburu gomendioa: GALDUTAKO ROBOTA
Hurrengo artikuluaOstiralean 18:10ean plazan! Jolasak Santiago plazan!