Eragileak euskarara animatzen eta jaia ostegunean Koroatze plazan

Matr kanpaina 2014

Astelehen eguerdian agerraldia egin zuten euskararen zabalpenaren aldeko zortzi taldek eta hamar lagunek. Lizarra, Izarbeibar eta Lodosako AEK euskaltegiko ordezkariekin batera, Gares eta Lizarrako Udaleko euskara zerbitzuak, Lizarrako eta Lodosako euskara elkarteak eta eskualdeko Mintzakide izan ziren.

Pirata

Helduak euskara ikastera edota hobetzera animatzeaz gain euskaltegiek oroitarazi zuten hainbat diru-laguntza deialdi ditugula eskuartean. Besteren artean Lizarrak, Garesek, Villatuertak eta Abartzuzak eskaini dute, Lodosan eta Sartagudan ere badira aukerak horretarako. Gares eta Lizarrako euskara zerbitzuek gainera gogorarazi nahi izan zuten iraila bukatu bitarte joan den ikasturteko matrikula gastuengatik diru-laguntzak eskatzeko deialdia irekia dagoela.

Honekin batera Lizarrako euskaltegiak ostegunean, irailak 18, bihar, eginen den jaira deitu zuen. 19:30etik aurrera Koroatze plazan, musika, mintzodromoa eta giro bikaina. Tokiko prentsan ere izan zuen islada, irratiarekin batera Diario de Noticiasen agertu zen albistea.

Jaia

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena