Lizarran futbolean euskaraz jokatu nahi?

Euskaraz dakiten 2020, 2019 eta 2018 urteetan jaiotako, eta edozein ikastetxekoak diren haur guztiei irekia da Lizarra Ikastola KKEn parte hartzea.

Garrantzitsua da, batez ere, 2018ko haurrek lehen bait lehen izena ematea, Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartuko dutenez, federatu beharko dira eta tramiteak egiten hasteko taldea azkar osatu behar da.
Gogoratu ekintza guztiak EUSKARAZ izango direla eta hori izango dela parte hartzeko baldintza bakarra.

Izena emateko epea, maiatzak 29. Telefonoa eta helbide elektronikoa kartelean.

Aurreko artikuluaIGBO gomendioa: Zaldi bat
Hurrengo artikuluaLarunbatean bisita gidatua euskaraz: Erdigunean