Urtez urte eginiko inurri lanaren ondorioz Lizarraldeko herri inauteriak gero dimentsio handiagoa hartzen ari dira. Pertsonaiak eta ospakizunak ugarituz joan dira eta herrien arteko elkarlanak eta koordinazioak eskualde izaera ere eman diote. Hala, bereziki goiz hasiko diren edizio honetarako, bideo sorta ederra sortu dute, herriak eta pertsonaiak aurkeztuz.
Une honetan atalak argitaratzen ari dira, astelehenero bat, hiruzpalau ikusgai daude jada eta seigarren urtarrilaren 24an estreinatuko da. Lehena aurkezten Jakitun izan zen, ondotik Sorginak eta Ikazkin, orain Igi eta Paloki izanen dira eta atzetik etorriko da Oteitza eta, azkenik, Adarraren soinua, edizio berri honetara deituz.