Korrika martxoaren 18-19ko gauean Lizarraldean

Korrikak bere ohiko martxa hartua du, eta tantaka iragartzen ari da hainbat mugarri. Urte amaieran edizio honetako omendua eta abestia aurkeztu zituen eta joan den ostiralean ibilbidea jakinarazi dute. Hala, Lizarraldetik martxoaren 18-19ko gauean igaroko da, igande iluntzean hasi eta asteleheneko ordu txikitan.

Erriberatik sartuko da, Azagratik, eta Lodosaraino egin ostean zuzen-zuzenean igoko da Lizarrara. Han, Egaren ondotik, Kanpezuraino eginen du merindadea atzean utzita. Ibilbidea, herriak eta gutxi gorabeherako ordutegiak: 19:32 Azagra. 19:58 San Adrian. 20:30 Andosilla. 20:49 Carcar. 21:48 Lodosa. 22:45 Sesma. 00:04 Allo. 00:36 Morentin. 00:43 Muniain. 1:19 Lizarra. 2:01 Zubielki. 2:53 Murieta. 3:12 Antzin. 3:45 Azedo. 4:24 Zuñiga. 4:52 Kanpezu.

Bestalde, Korrika Kultura hasi ere egin ez denean, hemendik eta handik hainbat hitzordu finkatzen ari dira:
Otsailaren 7an “Ez gara jaitsiko!” pailazoen emanaldia, otsailaren 27an “Etorkizuneko ahots bat iraganean”, martxoaren 2an Ameskoako Korrika Eulaten, martxoaren 9an Lokitzaldeko korrika Iturriagan, eta abar.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena