Lizarraldea bertsotan sutsu ibili da eta ibiliko da aurten. Korrika kulturalean bertso-ibilaldi musikatua izan genuen Villatuertan eta bertso-afaria Sugarra gaztetxean; ekainean bertso-bisita gidatua Hemen baditun 14 erakusketan Oteitzan; uda partean Lizarrako festetan bertso-bermuta eta bertso-bollobertsoa Herriko Tabernan, abuztu amaieran Bertsondare programa (bertso-bisita karlismoaren museoan eta Uxue Alberdiren hitzaldia) eta II. bertso-jaialdia Muetzen.
Eta datorrena!
- Urriaren 9an, Los Llanos Kulturagunean 17:00etan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko sailkapeneko lehen faseko azken saioa. Sarrerak salgai jada bertsosarrerak.eus-en.
- Urriaren 21ean, Euskaraldia berotzeko, hormirudia (17:30etik) eta bertso-afaria Zurukuaingo elkartean (Deierri): Julio Soto eta Saioa Alkaiza.
- Azaroaren 18ean, Allotz herrian, 19:00etan Euskaraldiaren irekiera ekitaldia eta 19:30ean Gurerara ikuskizuna Oskar Estangarekin: Bertsolaritzatik hartutako bat-bateko tresnekin eta estilo ezberdinetako musika oinarriak erabilita (reggae, hip-hop, trap, flamenko, salsa…) momentutan taldeko partaideekin ateratako gaien, ideien, pertsonaien… inguruan kantak inprobisatzea.
- Abenduaren 2an (?) espero izatekoa da San Andres ferietako ostiralean bertso-afariaren ohitura berreskuratzea Lizarrako Bota Peñan.
- Abenduaren 18an, Euskal Herriko bertso-txapelketako finala lehenbiziko aldiz Nafarroan: Iruñeko Nafarroa Arenan.