Sinopsia: Paul seme bakarra da eta bere etxeko erregea. Bere arreba Iratiren jaiotzak maitatua izateko beldur sakona sortuko dio eta familiaren egonkortasuna arriskuan jarriko du.
Uniko sei urtetik gorako edozein pertsonari zuzendutako ikuskizuna da, eta ume batengan zein bere inguruarengan neba-arreba baten jaiotzak sor dezakeen jeloskortasunaren isla izatea da bere helburua. Txotxongiloaren eta antzerki errealistenaren teknikak konbinatuz, jelosiaren gai arduragarria mahaigaineratuko dugu, bere krudeltasunari zuzenean begiratuz, baina umorea inoiz ere galdu gabe.
Agertokian Paul, bere gurasoak, bere arreba Irati, amona, irakaslea eta Ritxi –bere pelutxezko hartzatxoa eta bere kontzientziaren alter egoa- ikusiko ditugu. Beren asmoa ikuskizun familiarra egitea izango da, zentzurik zabalenean, bai umeak bai gurasoak hainbat egoera eta pertsonaiarekin identifikatuta sentituko baitira.
Ondo pasatzeko balio izatea espero dugu eta, bide batez, elkarbizitza, hezkuntza, autoestimua, tristura edota loturen gisako gaien inguruan hausnartzeko ere bai.
Egiletza eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte Zuzendaritza laguntzailea: Aitor de Kintana Aktoreak: Tomás Fernández Alonso edo Aitor de Kintana, Ainara Unanue eta Maite Bayon Eszenografia eta jantziak: Ikerne Giménez Musika: Bingen Mendizábal Paulen txotxongiloaren diseinua: Javi Tirado Txotxongiloen maneiua: Juan Pedro Schwartz Objektuak: Ana I. Fernandez Argiztapena: David Alkorta Ekoizpena: Teatro Paraíso