Liburu gomendio berria: Jasone Osororen KORAPILOAK.

Liburu gomendio berria Aitana Garcia Riparen eskutik: Jasone Osororen KORAPILOAK.

Jasone Osororen KORAPILOAK.
“Korapiloak” istorio labur ugariz osaturiko liburua da. Oso entretenigarria iruditu zitzaidan eta irakurri bitarte, inguruarekin guztiz deskonektatzen duzu. Era berean, egileak erabilitako euskara jatorrak, jario asko zein gutxi izan, pertsonaiekin bat egiteko aukera ematen dizu. Bi egunetan irakurtzeko modukoa, tarteka berriz hartu eta gustukoen dituzunak berrirakurtzeko.

Sinopsia: Zer da guk nahi gabe ere bizimodua korapilatzen digun sentimendua? Zein da pertsonen arteko katramila gehien sortzen dituen arrazoia? Zer da gorputzak lotzera bultzatzen gaituen zirrara goxoa? Deituiozu maitasuna nahi baduzu, deituiozu sexua bestela: izenak izen, horixe duzu, nonahi eta noiznahi, gure poz urrien eta buruhauste ugarien iturri nagusia.

Hamazazpi ipuin eta beste horrenbeste poemaz osatutako liburua da Korapiloak; bertako pertsonaiak ere istorio batetik bestera igarotzen dira, haien arteko korapiloak sortuz eta kontakizuna aberastuz, eta irakurlearen esku geratuko da, azkenik, protagonisten arteko loturak argitzea eta maitasunaren puzzlea piezaz pieza osatzea.

Egunerokotasun eta absurdoaren artean mugitzen da Jasone Osoro liburu berri honetan, izenik ez duen hiri bateko jende anonimoaren geletan sartuz eta haien sekretuak argituz, irakurlearen begi harrituen aurrean. Ispiluaren bestaldean gu geu gaude ordea, norberaren bizitza ere korapiloz betetako soka luzea baita: askatzen den korapilo bakoitzeko biluziago geratzen gara, baina hurbilago dugu, era berean, desira ezkutuen ametsa.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena