Lizarrako udalak aurten kale, herriak bale! 849 km-a, guztiona

KORRIKAk bi urterik behin Euskal Herriko eta Lizarraldeko jendartea astintzen eta emozioak pizten ditu. Korrika oso ekimen maitatua da Egaren bazter hauetan, eta bi helburu ditu: euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien lana indartzeko dirua biltzea.

Lizarrako Udalak gutxienez 1993tik gaur arte urte bakar batean egin du kale kilometroa erosten, hau da, azken 15 ediziotan bakarra. Kolore guztietako udalek hartu dute parte, hala, beste 14 edizioetan, bost sozialistak izan ziren (Jose Luis Castejon eta Mª Jose Fernandez), lau UPN (Josefina Bozal eta Begoña Ganuza) eta hiru EH Bildu (Koldo Leoz).

Udala gertuen dugun erakundea da eta horregatik eskatzen diogu herritarrek horren gogotsu eta urte luzez bultzatzen duten ekimenari babesa adieraztea. Hala, Lizarrako Korrika Batzordeak bi eskaera ditu herritarrentzat:

  • Hitzordua: martxoak 17, igande arratsaldean, Udalari dagokion kilometro sinbolikoa egingo dugu. Parte hartu!
  • Udalari 849 kilometroa zegokion, Kale Nagusian. Guztion artean eros dezagun denona den kilometroa. Herritar, kolektibo, elkarte… Nola? Martxoaren 15era arte, Ino liburudendako eta Ametsa tabernako itsulapikoetan edo Bizum-a eginez zenbaki honetan: 613 286 220.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena